2018ra arte gure behien esnea saltzen genuen, eta hortik aurrera gu geu hasi gara gazta ekoizten. Baserrian, gaztandegi txiki bat dugu, hainbat esneki egiteko makinekin, hala nola, mami prentsatuko gaztak, mami biguneko gaztak, gazta laktikoak, urdinak, igurtzitzeko gazta-krema, gaztazarra eta gaztanbera.
"Tantai"
Mami prentsatua duen gazta erdi ondua. Azal naturala eta lasto kolorekoa. Ehundura gurintsua, esnea eta esnegaina gogorarazten diuzten zaporeak ditu hasieran eta ontzean gurinarenak bilakatzen dira.
Esne pasteurizatua, gatza, gatzagia eta hartzigarriak, ontzea 20 eta 90 egun bitartekoa
Formatoa: 500g eta 1000g inguruko aleak.
"Barrenzuri"
Mami biguña duen gazta krematsua, zapore gozoa esne freskoaren ukitu garbiekin. Penicillium Candidumez lizundutako azalak barrengorriaren lehuntasuna gogorarazten du.
Esne pasteurizatua, gatza, gatzagia eta hartzigarriak, ontzea 15 eta 45 egun bitartekoa.
Formatoa: 350g eta 550g inguruko aleak.
"Andramaztei"
Ehundura hauskorra, koipetsua eta itsaskorra duen gazta laktikoa. Zaporeak zertzelada laktiko eta azidotasun arinak ditu. Azal txuri eta belusatuak ehundura krematsua eta urgarria izatera eramaten du denborarekin.
Esne pasteurizatua, gatza, gatzagia eta hartzigarriak, gazta berriak 15 egun eta 30 eguneko ontzea
Formatoa: 250g inguruko aleak.
"Zain urdin"
Gazta urdina zainduna, zaporetsua eta ehundura gurintsua duena.
Esne pasteurizatua, gatza, gatzagia eta hartzigarriak, 90 eta 120 eguneko ontzea.
Formatoa: 0,150g eta 500g inguruko zatiak.
"Gazta krema"
Igurtzitzeko gazta leuna eta krematsua, azidez ukituarekin.
Esne pasteurizatua, gatzagia eta hartzigarriak.
Formatoa: 300gramoko potoa.
"Gaztazarra"
Gaztazarra, igurtzitzeko gazta zaporetsua.
Gazta eta esnea
Formatoa: 200gramoko potoa.
"Gaztanbera"
Gaztanbera, gatzurarekin egiten den eta esnegain zapore duen esnekia, proteina eduki altua eta gantz eduki baxukoa.
Gatzura eta limoia.
Formatoa: 200 eta 300 gramoko potoak.
Esne ekologiko ekoizlea
© 2020 BEHIEKO GAZTAK Eskubide guztiak gordeta