Agroekologia

Elkarlanean gabiltzan baserriok eredu agroekologikoaren aldeko apustua partekatzen dugu. Ekoizpen ekologikotik abiatuz, ingurunerako elikagaiak ekoizteko orduan, baldintza sozialak, animalien ongizatea eta ingurumena kontuan hartzen dituen ekoizpen-eredua lantzen duen zientzia da agroekologia.

behieko argazki konposizioa

Ekologikoa

Eredu agroekologikoaren abiapuntua ekologikoan ekoiztea da: agrokimikorik gabe, lurraren emankortasuna mantenduz, animaliak larretuz, abereen osasuna garbitasunean eta prebentzioan  oinarrituz eta olio esentzialak zein sendabelarrak erabiliz. Zigilu ekologikoak hori zertifikatzen du.

behieko argazki konposizioa
behieko argazki konposizioa

Gertukoa

Erosten duguna gertukoa izan dadin saiatzen gara: animalien elikadura baserriko larreetan oinarritzen da eta erabiltzen dugun zereal ekologikoa, Nafarroa eta Arabatik ekarri ondoren Olaberriko kooperatiban nahasten dugu. Erosten ditugun lehengaiak gertuko baserritarrei erosten dizkiegu, urte luzeetako harreman justuak sortuz eta merkatu zabaleko logikatik alde eginez. Ekoizten duguna, gure inguruan saltzen dugu denda txiki, azoka, kontsumo talde, kooperatiba eta etxez etxeko salmentaren bidez.

Ekonomia zirkularra eta autonomia

Energia berriztagarrien aldeko apustuaz gain, gure produktuen beirazko ontziak berrerabiltzen ditugu. Materia organikoaren zikloa ere baserrian bertan ixten dugu, lurra ongarritzeko bertan sortutako konposta erabiliz. Dibertsifikazioak, baratze, baso eta abere ezberdinen maneiuak, zikloak itxi eta elkar elikatzea ahalbideratzen du.

behieko argazki konposizioa

Giza neurrikoa

Baserrian elkar elikatzen diren ekoizpen prozesu ugari sortzen dira, horien gaineko kontrola eta oreka mantentzeko dimentsio egokia beharrezkoa da, are gehiago eredu agroekologikoan. Ekoizpen, eraldaketa eta salmenta lanetan sei laguneko lan taldea gabiltza gaur egun.

Behieko gaztak

EGONARRIA BIDEO-PODCASTA - ARGIA

Aitor Aranburu Behieko proiektuko kidea izan dugu gonbidatu haragi sintetikoari buruz aritzeko

BEHIEKO GAZTA SUKALERRIAN - EITB

Judit Gartzia – BEHIEKO markarako gaztak egiten Olaberriako Etxeberri-goikoan

Zalantzarik? Hemen gaude zuretzat. Idatzi iezaguzu!